telebista
Abenduaren 12ko saioa
'Goenkale': Ez ukitu Ibi!
EITB
Ibik besoan duen ubeldura Leok jota atera zaiola esango dio aitari.


Germanek sendagiria jasoko du eta hainbat ezusteko izango ditu: Lukas ospitalera joango da bisitan eta bestalde, etxera itzultzean Ines erizaina zain izango du.
Leok Alizia Bogatik botako du. Kandido harrituta dago kubatarrak hartu duen erabakia dela eta. Gai honetan arraldetar batzuk Leoren alde egingo dute eta beste zenbaitek, Aliziaren alde. Kandido eta Alizia inoiz baino elkartuago egoten ahaleginduko dira kolpe honi aurre egiteko. Leok ia Arralde guztiarekin liskarrak ditu. Une zail horietan Karlosen eta Koldoren babesa izango du kubatarrak. Ibik Leok jo egin diola salatuko du.
Itxaso oso urduri dago eta egunero begiratzen ditu egunkariak oheko argazkiak noiz argitaratuko. Urduritasun egoera horrek eragina izango du Itxasoren lagunengan.
Inesek Ernestorekin egingo du topo eta bere alaba dela aitortuko dio enpresariari.