Itxi

telebista

22:00etan

'Erlauntza' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en

EITB Media

Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Itziar Atienza, Sara Cozar, Naiara Arnedo eta Leire Ruiz ditu protagonista Mireia Gabilondok zuzendutako istorio honek.

0:31

Gaur gauean, Erlauntza filma estreinatuko du ETB1ek. Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Itziar Atienza, Sara Cozar, Naiara Arnedo eta Leire Ruiz aktoreak protagonista dituen istorioa da, Mireia Gabilondok zuzendu zuen eta 2020an estreinatu zen zinemetan.

Kepa Errastik izen berarekin idatzitako antzezlanean oinarrituta dago pelikula. Herriz herri bira luzea egin du lantaldeak aldi berean komikoa eta garratza den kontakizuna taularatzen, eta arrakasta itzela izan du.

Ezkonaurreko festa bat egiteko asmoz, landetxe bat alokatzen duten sei emakumeren gorabeherak dakarzkigu narrazioak. Txiki-txikitatik kuadrilla osatzen dute sei lagun hauek, baina denbora ez da alferrik pasa, eta gauzak ez dira garai batean bezalakoak, edo bai? Ongi pasatzeko elkartu behar zuten, baina laster aterako dira sekretuak, trapu zaharrak, elkarri esan gabeak... Horri guztiari alkohola, drogak eta erlauntza bat gehitzen badizkiogu, asteburu benetan eroa osatuko dugu.

Erlauntza gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en.