Itxi

telebista

Kirolak

Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko azken jaialdia, Zumaiatik, gaur gauean

EITB Media

Olaizola II.a-Rezusta / Ezkurdia-Ladis Galartza eta Arteaga II.a-Elizegi / Egiguren V.a-Ruiz partidak jokatuko dira.

  • Beñat Rezusta eta Aimar Olaizola pilotalekuan

    Beñat Rezusta eta Aimar Olaizola. Irudia: EITB Media

Gaur, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Zumaiako pilota jaialdia. Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko bi partida hauek jokatuko dira: Olaizola II.a-Rezusta / Ezkurdia-Ladis Galartza (lehen maila) eta Arteaga II.a-Elizegi / Egiguren V.a-Ruiz (promozio maila). 

22:30ean hasiko da emankizuna, Xabier Euzkitzeren gidaritzapean. Mikel Idoate eta Elena Azpeitia izango ditu lagun kontakizuna egiteko.