Itxi

telebista

22:15ean

'El vértigo' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Eugenia Ginzbur idazle errusiarraren istorioa kontatzen du filmak.

  • Emily Watson aktorea 'El vértigo' filmean

    Emily Watson aktorea 'El vértigo' filmean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

ETB2k El vértigo filma eskainiko du gaur gauean. Pelikula frantsesa da eta Eugenia Ginzaburg idazle errusiarraren bizitzan dago oinarrituta.

Iraultzaren kontrako ekintzak burutzea leporatuta, Eugenia Ginzburg idazle errusiarrak 18 urte pasatu zituen gulag batean. Filmean Ginzburg, Emily Watson aktore britainiarrak antzeztuta, Siberiako lan esparrura iritsi zeneko unea ikus daiteke, baita bertan bizitako esperientzia gogorra ere.

Ez ezazu galdu El vértigo filma, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n. Telebistan eman ostean, EITB Nahieranen izango da ikusgai maiatzaren 16ra arte, las pelis de "La Noche De…" atalean.