Itxi

telebista

22:15ean

Beldur sozialak hizpide, gaur gauean, "Aquí y Ahora" saioan

EITB Media

Gazteen eta adinekoen bizipen pertsonalak, beldurrak, kezkak eta dueluak bilduko dituzte.

  • Nerea Reparaz eta Eider Hurtado

    Nerea Reparaz eta Eider Hurtado. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Gaur egungo osasun egoerak adin guztietako pertsonei eragiten dieten beldurrak areagotu ditu: heriotzari, bakardadeari, edota etorkizun ezezagunari. ETB2ko "Aquí y Ahora" saioak Vivir sin miedo erreportajea eskainiko du igande honetan, 22:15etik aurrera. 

Eider Hurtadok beldur sozialak aztertuko ditu Jose Antonio Oleaga soziologoaren laguntzarekin. Gainera, euren buruak kinka larrian ikusi eta egoera gainditzea lortu duten euskal herritarren testigantzak ere bilduko dituzte. Iker gaztearen izurik sakonena, adibidez,  amona kutsatzea litzateke. Bere belaunaldikoei errua egozten dietela ikustean etsipena sentitzen du; eta nekatuta dago gizartearen gutxiespenaren beldur izateaz.    

Halaber, Ana Perez psikologoaren eskutik, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Zeuk Esan haurtzarorako eta nerabezarorako laguntza zerbitzura deitzen duten gazteen kezkak zeintzuk diren ezagutuko dituzte. Horrez gain, Nerea Reparaz kazetariak nerabeen arazoen inguruko datuak emango ditu; bazterketari beldurra eta ziurgabetasuna dira batez ere gazteen problema handienak. 

Adineko pertsonen kasuan aldiz, ziurgabetasunari aukeratu ez duten bakardadeari beldurra gehitu behar zaio. Gure nagusiekin hitz egingo du Eider Hurtadok gidatzen duen saioak, haien erresistentzia-istorioei oihartzuna emateko. Bakardadearen aurrean sentitzen duten ezinegonaz berba egingo dute Mayte Sancho gerontologoarekin. Arazoa gero eta larriagoa da, izan ere, gizarteak sozializatzeko  dituen murrizketekin adinekoen isolamendua areagotu egin baita. 

Azkenik, duelu traumatikoen gainean eta heriotzari beldurraz hitz egingo dute. Azken urtean, milaka pertsona agur esateko aukerarik gabe hil dira, eta senide eta gertukoek ezin izan dituzte joandakoak gaubeilatu.  Erritu funeralak ezinbestekoak izaten dira  galeraren zauria osatzen laguntzeko. Nola gainditzen da horrelako egoera bat? Aste batean gurasoak galdu eta erru handia sentitu zuen Daviden testigantzak jasoko dituzte "Aquí y Ahora" saioan.  Gabrielak ere bere ama galdu zuen eta bere bizitzak kolore eskala galdu duela aitortzen du. Biak euren bizitzekin aurrera egiten saiatzen ari dira, eta horretarako terapiara joaten dira.  Betirako zerbitzuak, covid-19aren ondorioz hurbileko pertsonak galdu dituztenen doluan arreta emateko programa eskaintzen du. 

Vivir sin miedo erreportajea, "Aquí y Ahora" saioan, gaur, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.