Itxi

telebista

ETB1en eta eitb.eus-en

Promozio Txapelketako partida Zestoatik, gaur gauean, zuzenean, 22:00etatik aurrera

EITB Media

Elordi-Garmendia eta Zabala-Erostarbe bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.

  • Pilota baten irudia

    Pilota emankizuna Zestoatik egingo da ostiral honetan. Irudia: EITB Media

Gaurko "ETB Kantxa" saioa Zestoatik eskainiko da zuzenean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. 

Promozio Txapelketako finalerdietako ligaxkako Elordi-Garmendia / Zabala-Erostarbe norgehiagokak zabalduko du jaialdia. Ondoren, Olaizola II-Martija / Artola-O. Etxebarria partida jokatuko da.