telebista
23:10ean
Surfaren munduan murgilduko da aste honetako 'Kresala' saioa
A.H.
EITB
Horrez gain, Kontxako hondartzan egunero bainatzen direnekin egongo da Pedro Garcia Larragan.
-
'Kresala', Pedro García Larragan. EITB
Aste honetako 'Kresala' saioak surferako munduko hondartzarik onenak erakutsiko ditu Hawain eta surfaren munduan murgilduta, munduko taulagilerik ospetsuenetakoa ezagutuko du.
Hawaitik etxera itzulita, arrantzaleek gehien erabiltzen dituzten arrantza-aparailuak xehetasun osoz azalduko ditu saioak eta horrez gain, Donostiako Kontxa hondartzako bainulariek urteko egun guztietan bainua hartzeko 'ohitura osasungarria' ezagutuko dute.
'Kresala' astearte honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en.