Itxi

telebista

Audientziak

"La Noche De..." bere ordu tartean audientzia-buru, astearte gauean

EITB Media

Felix Linaresek aurkeztutako saioak % 15,1eko audientzia-zatia eta 226.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

  • Félix Linares "LND" aurkezten.

    Félix Linares "LND" aurkezten. EITB Mediako bideo bateko irudia.

Astearte honetako "La Noche De..." saioak bere ordu tartean lidergoa lortu du % 15,1eko audientzia-zatiarekin. Halaber, Felix Linaresek aurkeztutako saioak 226.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Zinema tartearen ondoren eskainitako filmak, George Clooney aktorea protagonista duen Monuments men, hain zuzen ere, % 13,1eko kuota eta 224.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen.

ETB2ko "La Noche De..." saioa zinema saio erreferentea da Euskadin eta audientziaren harrera bikaina izaten ari da. 25 urteko ibilbide luzearekin, aurtengo denboraldian bataz beste, % 11,3ko audientzia-zatia eskuratu du. Halaber, 176.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.