telebista
Kirolak
Eskubaloi, pilota eta txirrindularitza emanaldiak, zuzenean, asteburuan
EITB Media
"Helmuga" saioan Garoa Martinez halterofilian aritzen den kirolari bermeotarra izango dute protagonista.
-
Eskubaloi, pilota eta txirrindularitza emanaldiak, asteburuan. Irudia: EITB Media
Eskubaloiak, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute asteburu honetako Euskal Telebistaren eta eitb.eus-en kirol eskaintza.
Italiako Giroaren lehen etaparen emankizuna 15:00etan hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en. Igandean, berriz, 2. etaparen lehen kilometroak ETB4n eskainiko dira 14:15etik aurrera, eta "Gaur Egun" albistegiaren ostean ETB1en jarraituko du.
Larunbat arratsaldean, 17:30ean, Promozio Txapelketako finala, Elordi-Garmendia / Alberdi-Salaverri II izango dugu ikusgai Logroñoko Adarraga pilotalekutik. Jaialdia Bengoetxea VI-Zabala / P. Etxeberria-Tolosa eta Dario-Ruiz / Zubizarreta III-Erasun partidekin osatuko da.
Bestalde, 19:00etan Iberdrola Ligako Super Amara Bera-Bera vs Elx Balonmano neurketa eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en.
Igandean, Binakako Txapelketako finalarekin batera (informazio gehiago hemen), "Helmuga" saioa izango dugu ikusgai 11:30ean. Garoa Martinez halterofilian aritzen den kirolari bermeotarra ezagutzeko aukera izango dugu oraingo honetan. Halaber, Gipuzkoako Atletismo Federazioak abian jarri duen pertika eskolari buruzko erreportajea eskainiko dute.