Itxi

telebista

22:15ean

'Dueños de la calle' thrillerra, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Los Angelesko polizia batek sistema ustelaren aurka borroka egin beharko du frogatzeko ez duela bere lankidea hil. Larunbatean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.

  • Keanu Reeves 'Dueños de la calle' pelikularen fotograma batean

    Keanu Reeves 'Dueños de la calle' pelikularen fotograma batean

ETB2k Dueños de la calle (Street Kings) thrillerra emango du gaur gauean. David Ayerrek zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Keanu Reeves, Hugh Laurie, Chris Evans, Forest Whitaker, Naomie Harris eta John Corbett.

Tom Ludlow (Keanu Reeves) Los Angelesko eskarmentu handiko polizia bere bizitzako unerik txarrenetakoan murgildurik dago bere emaztea hil delako. Gainera, lapurreta bat egitea eragozten ari zirela, Terrence Washington lankidea hil zuten, eta berari leporatu diote kidea hil izana, frogak aurkitu baitituzte. Tomek sistema ustelaren aurka borroka egin beharko du frogatzeko ez zuela berak hil, eta zalantzan jarriko du inguruko guztien leialtasuna.

Ez galdu Dueños de la calle thrillerra, gaur, 22:15ean, ETB2n.