telebista
Audientzia
Asteazkeneko "El Conquis" debateak denboraldiko audientziarik onena lortu du
EITB Media
David Seco eta Eneko Van Horenbeke kapitainak aurrez aurre jarri dituen saioak % 20,4ko audientzia-zatia eskuratu du.
-
Julian Iantzi eta David Seco "El Conquis" debatean, ETIB Mediaren irudi batean.
Asteazkeneko "El Conquis" debatea, denboraldiko audientzia daturik onena lortu du: % 20,4ko kuota. Halaber, 236.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.
Julian Iantzik aurkeztuta, David Seco eta Eneko Van Horenbeke kapitainak aurrez aurre egon dira, abenturan bizitakoak gogoratu eta bakoitzak bestearen jokaeraz duen iritzia emanez. Saioak, gainera, Olatz eta Txinti abenturako azken kanporatuak izan ditu platoan gonbidatu.