Itxi

telebista

22:30ean

'Caza al asesino' pelikula, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB Media

Sean Penn, Javier Bardem, Idris Elba eta Jasmine Trinca dira akzio filma honen protagonista nagusiak. Aurretik, Zoe Saldana eta Jane Russel antzezleak izango dituzte hizpide.

  • Sean Penn, 'Caza al asesino' pelikularen irudietako batean

    Sean Penn, 'Caza al asesino' pelikularen irudietako batean

Gaur gauean, ETB2ko "La Noche De…" zinema saioak Caza al asesino (The Gunman, 2015) akzio filma eskainiko du. Pierre Morel zinemagileak zuzenduta, Sean Penn, Javier Bardem, Idris Elba eta Jasmine Trinca dira bertan protagonista nagusiak.

Lanak Jim Terrier frankotiratzailearen istorioa du oinarri. Kongoko meatze ministroa tiroz hilko du Terrierek, eta horrek ezkutuan bizitzera behartuko du. Urteak pasa eta berriz itzulitakoan konturatuko da bera dela orain jomuga, eta izena garbitu beharra duela bere burua salbatzeko. Jean-Patrick Manchette idazlearen izen bereko eleberrian dago pelikula oinarrituta, eta ez da hau pantaila handira eramandako bere lehen liburua. Izan ere, hainbat dira Manchetteren lanak oinarri hartuta egin izan diren filmak eta telesailak.

Pelikularen emanaldiaren aurretik, Zoe Saldana eta Jane Russel antzezleak izango ditu hizpide Felix Linaresek. Hala, Zoe Saldanaren inguruko 10 bitxikeria ekarriko ditu saioak, larunbatean bere urtebetetzea izango dela aitzakia hartuta; eta Crónica de Sucesos atalean, berriz, Jane Russell gogoratuko dute, bere jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko.

Azkenik, tiburoien inguruko pelikulak izango dituzte oinarri Peor Imposible atalean.

"La Noche De... Caza al asesino", gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.