Itxi

telebista

''El Conquis''en 23. atala

Argi-zuziaren jokoa: erresistentzia ordain-sari handiaren ordainetan

EITB Media

Ase arte betetzeko aukera izango dute parte hartzaileek buffet batean. Hori bai, aurretik beraien indarrak neurtuko dituzte erresistentzia proba gogorrean, eta asko akituta daude.

  • Lehiakideak immunitate jokoaren aurretik

    Lehiakideak immunitate jokoaren aurretik. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Argi-suziaren jokoak "El Conqistador del Caribe" saioko lehiakideen indarrak neurtuko ditu, eta baita haien urdailak ere. Alderantzizko sarearen probak ataka larrian jarri zituen parte hartzaileak;  janaria edo salbazioa aukeratu behar izan zuten. Oraingo honetan berriz, dena eman behar dute ase bete jan ahal izateko. Buffet ederra jarriko diete mutur aurrean, baina lehenik gogor eutsi beharko diote zuziari, uretan murgilduta.

Aurreko jokoan ezer ez jatea erabaki zutenek beraz, bigarren aukera bat dute. Asko ahulduta daude kanpamendu txiroan. Binbik, esaterako, mugitzeko indarrik ez duela aitortu du. Aitorrentzat, berriz, goseari aurre egiteko "burua gogor" izan behar da.

Parte hartzaileek jakin badakite final handia iristear dela. Irabazi egin behar dute, bai ala bai, duelura joateak arriskuan jartzen dituelako. Hala, bakoitza bere estrategiak eta aliantzak egiten hasiko da. Baliteke neskentzat beranduegi izatea, Atabey taldeko hiru kide kanporatu baitzituzten joan den astean. Nahiak bere burua taldekideen jomugan ikusten du, abentura osoan ez baitu bizipen askorik partekatu Yocachu eta Cacata taldekoekin.  

"El Conquistador del Caribe", astelehenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieranen aplikazio berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.