Itxi

telebista

22:30ean

'La balada de Lefty Brown' filma, gaur gauean, ETB2n

Eitb Media

Mendebalde basatian girotuta dago, Montanako lurraldea hiru muga ezberdinetan banatuta egon ondoren, Batasuneko 41. estatu bezala onartua izan zenean.

  • Bill Pullman 'La balada de Lefty Brown' filmaren fotograma batean

    Bill Pullman 'La balada de Lefty Brown' filmaren fotograma batean

La balada de Lefty Brown Leftyren (Bill Pullman) istorioa kontatzen du, Edward Johnsonekin (Peter Fonda) hainbat hamarkadatan ibili dena Mendebalde basatian bizirauten. Baina euren bizitzak aldatu egiten dira, Lefty bere lagunaren hilketaren lekuko denean, errudunak bilatzea erabakitzen du Montanan zehar eta mendeku bila. Bill Pullman, Kathy Baker, Jim Caviezel, Tommy Flanagan eta Peter Fonda aktoreek antzezten dute Lefty BJ Wheeler gansterrean oinarritutako istorioan.

Jared Moshe zuzendari eta idazleak bere ibilbide profesionala Kurt Cobain: about a Son filmarekin hasi zuen, 2006ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zena eta Independent Spirit sari baterako izendatua izan zena. Corman 's World: Exploits of a Hollywood Rebel dokumental luzea ere ekoitzi zuen, Roger Corman Hollywoodeko zuzendariaren ibilbidea kontatzen duena.

Ez ezazu galdu La balada de Lefty Brown filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.