Itxi

telebista

23:15ean

'Rafa Berrio in memoriam' omenaldi saioa, gaurko "Oholtzan"en

EITB MEDIA

Ilaski Serranok aurkeztuta, hainbat lagunek eta lankidek Rafa Berrioren lana gogoratu, goraipatu eta omenduko dute Victoria Eugenia antzokian grabatutako kontzertu berezi honetan.

0:32

"Oholtzan" saioak Rafa Berrio musikari eta abeslari donostiarraren omenez berriki Victoria Eugenia antzokian egindako kontzertua eskainiko du gaur gauean. Iaz zendu zen artistaren lana gogoratu, goraipatu eta omendu zuten bere lagun eta lankideek.

Rafa Rueda, Pavlyuchenko, Amateur, Virginia Pina, La Oreja de Van Gogh, Petti, Paul San Martin, Sanchís y Jocano, Abraham Boba, Julia-Cristina, Txetxo Bengoetxea, Joseba Irazoki, Miren Iza, Mikel Erentxun eta Diego Vasallo izango dira, besteak beste.

Guztiek musikari donostiarraren abestiak kantatzeaz gainera, Berriok beren bizitzan zerk eragin zien kontatuko dute. Artista hauekin guztiekin Joserra Senperenak, Fernando Neirak, Joseba Irazoki eta Karlos Aranzegik osatzen duten banda izango dute une oro lagun.

Berrio, Donostiako musika eszenako funtsezko pertsona, UHF, Deriva eta Amor a Traición taldeetako kide izan zen. Hauekin lau disko grabatu zituen. 2011tik aurrera, jada bere izenarekin, 1971, Diarios, Paradoja edo Niño futuro lanak kaleratu zituen. 2017an Pablo Sorozabal eta Pío Barojaren Adiós a la bohemia zarzuela egokitu zuen Joserra Senperena piano-jotzaile eta lagunarekin batera.

23:15ean eskainiko da omenaldia ETB1en eta eitb.eus-en. Aurretik, 22:00etan, Los Tenampas eta lagunak emanaldia izango dugu ikusgai.