telebista
22:15
'Dispuesto a todo' filma estreinakoz, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Filmak Max Slacker izeneko gazte bat du ardatz. Protagonista unibertsitatean ezagutu zuen ama gazte batekin maitemindu zen eta urteak igaro zituen horren bihotza konkistatzeko webgune batean lanean.
-
'Dispuesto a todo' filmaren fotograma.
Gaur, Dispuesto a todo filma estreinakoz izango da ikusgai ETB2n. Nicolas Cuche zuzendari frantsesaren film honek Max Boublil (Max), Aïssa Maïga (Alice) eta Patrick Timsit (Demougin) aktoreak ditu protagonista.
Pelikulak Max Slacker izeneko gazte bat du ardatz. Protagonista unibertsitatean ezagutu zuen Alice izeneko ama gazte batekin maitemindu zen, eta urteak igaro zituen horren bihotza konkistatzeko webgune batean lanean. Urte batzuk geroago, proiektu horri esker irabazitako milioi guztiak jokoan jarriko ditu Alicerengana gerturatzeko.
Ez galdu Dispuesto a todo filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.