Itxi

telebista

Audientziak

"Cine 2" saioko 'El valle de la venganza' filma lider izan da bere ordu tartean

EITB Media

Ethan Hawke eta John Travolta protagonista dituen westernak % 11,8ko audientzia-zatia lortu du ostegun gauean.

  • 'El valle de la venganza' filmaren fotograma

    'El valle de la venganza' filmaren fotograma

Ostegun gauean ETB2ko "Cine 2" saioak eskainitako El valle de la venganza filma lider izan da bere ordu tartean. Ethan Hawke eta John Travolta protagonista dituen westernak % 11,8ko audientzia-zatia lortu du, eta 193.00 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.

Ti West zinemagileak zuzenduta, Clint Eastwooden Infierno de cobardes lanaren bertsio berria da El valle de la venganza (2016). Paul, beti txakurrarekin doan cowboy bakartia, herri txiki batera iritsiko da Mexikorako bidea laburtzeko ahaleginean. Han dagoela, gertakari batek indarkeriazko olatu bat sortuko du, bertako bizilagunak guda odoltsu batean bultzatuko dituena.