Itxi

telebista

Audientziak

"La Noche de…" astearteko ordutegi nagusian lider, audientzia datu bikainekin

EITB Media

Felix Linaresek aurkeztutako saioak % 18,8ko audientzia-zatia lortu zuen, azken zazpi urteetan lortzen duen daturik onena.

  • 'Enjambre' pelikularen irudi bat.

    'Enjambre' pelikularen irudi bat.

"La Noche de…" saioak laugarren astez jarraian lortu du bere ordu tartean lidergoa eta audientzia marka bikaina izan du: % 18,8ko audientzia-zatia, azken zazpi urteetan eskuratu duen daturik onena. Halaber, Felix Linaresek aurkeztutako saioak 122.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

"La Noche de…" saioak Enjambre filmaren estreinaldia eskaini zuen, EITBren parte-hartzearekin egindako pelikula da eta Euskadin arrakasta handia izan zuen antzerki lan batean oinarrituta dago. Filmaren emanaldiak ere lidergoa eskuratu zuen % 13,9ko audientzia-zatiarekin, eta 139.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.