telebista
Audientzia
Kirol emanaldiek eta albistegiek audientzia bikaina izan dute ETB1en, igandean
EITB Media
"Gaur Egun" euskaldunen artean liderra izan da eta urteko bigarren kuotarik altuena lortu du gaueko edizioan, % 8,9ko audientzia-zatia.
-
Hondarribiko Banderaren emanaldia.
Igande honetan, kirol emanaldiek eta albistegiek audientzia datu bikainak lortu dituzte ETB1en. "Gaur Egun" euskaldunen artean liderra izan da eguneko bi edizioetan. Eguerdiko albistegiak % 7,7ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 18,3ko kuota eskuratu ditu. Gaueko emanaldiak, ordea, % 8,9ko audientzia-zatia eskuratu du, urteko bigarren daturik altuena, eta euskaldunen artean % 19,1eko audientzia izan du.
Bestalde, igandeko Hondarribiko Banderaren emanaldiak bere ordu tartean lidergoa lortu du % 15,4ko audientzia-zatiarekin eta euskaldunen artean % 15,3ko kuota izan du. Emakumeek jokatutako Txingudiko Banderaren emanaldiak bere aldetik, % 7,2ko audientzia-zatia eskuratu du eta euskaldunen artean nagusi izan da % 9,5eko datuarekin.