Itxi

telebista

Audientzia

"La Noche de..." eguneko saio ez informatibo ikusiena izan da Euskadin

EITB Media

Félix Linaresek aurkeztuta, saioak % 13,4ko audientzia-zatia eskuratu du.

  • Felix Linares "La NOche de..." saioaren aurkezlea.

    Felix Linares "La NOche de..." saioaren aurkezlea.

Astearte honetan, "La Noche de..." eguneko saio ez informatibo ikusiena izan da Euskadin, eta zortzigarren astez jarraian, euskal audientziaren saio erreferentea izan da ordutegi nagusian.

Félix Linaresek aurkeztuta, saioak % 13,4ko audientzia-zatia eskuratu du eta 165.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Saioak Liar telesailaren bigarren denboraldia estreinatu du telebistan. BBC kanal britainiarraren ekoizpena da eta Joanne Froggart eta Ioan Gruffudd aktoreak dira protagonistak. Gaur bertan izango da telesailaren amaiera ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.

Telesailaren emanaldiak ere audientziaren harrera bikaina izan du: % 9,3ko audientzia-zatia eta 211.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.