Itxi

telebista

Kirolak

Bost Kirol txapelketa eta Urrutikoetxea vs Jaka partida, gaur, zuzenean

EITB Media

Herri kiroletako lehiaketa Atxondon jokatuko da 12:00etan eta Lau t'erdiko Txapelketako norgehiagoka Tolosan 17:00etan. Oñatiko Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketa ere ikusgai izango dugu.

  • Pilota partida

    Pilota partida. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Artzain txakurrek, herri kirolek eta pilotak osatuko dute gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

12:00etan, Atxondotik zuzenean, Bost Kirol txapelketa jarraitzeko aukera izango dugu. Herri kirol jarduera ezberdinetan lehian arituko dira neskak zein mutilak.

15:15ean, irailean jokatutako Oñatiko Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketaren 61. edizioan gertatutakoak bilduko dira.

Azkenik, 17:00etatik aurrera pilota emankizuna izango dugu Tolosako Beotibar pilotalekutik. Victor-Tolosa / Artola-Aranguren partidak zabalduko du jaialdia. Ondoren, Lau t'erdiko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako norgehiagoka jokatuko dute Mikel Urrutikoetxeak eta Erik Jakak. Bakaikoa-Aretxabaleta / Salaberria-O. Etxebarria neurketa izango dugu arratsaldeko azkena.