Itxi

telebista

22:30ean

Altuna III vs Bengoetxea VI Lau T'erdiko Txapelketako partida, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Tolosako pilota jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:30etik aurrera.

  • Jokin Altuna eta Oinatz Bengoetxea pilota aukeraketan

    Jokin Altuna eta Oinatz Bengoetxea pilota aukeraketan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean pilota emankizuna izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en 22:30etik aurrera.

Arratsaldean Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko diren bi partida eskainiko ditu "ETB Kantxa" saioak: Lau T'erdiko Txapelketako Altuna III vs Bengoetxea VI lehendabizi, eta Artola-Larunbe eta Elordi-Tolosa bikoteen artekoa ondoren.