Itxi

telebista

22:30ean

'El ritmo de la venganza' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EITB Media

Saioak, gainera, Yon Gonzalez Luna aktorearen ibilbidea errepasatuko du, 'Dumbo' filmeko sekuentzia arrazistak azalduko ditu, eta zinema munduan ospea galdu ondoren berriz ere arrakasta lortu duten bost aktoreren zerrenda egingo du.

  • 'El ritmo de la venganza' filmaren irudia

    'El ritmo de la venganza' filmaren irudia

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak El ritmo de la venganza (The Rhythm Section, 2020) filma estreinatuko du telebistan, Blake Lively, Jude Law eta Sterling K. Brown aktoreak protagonista dituen akziozko pelikula.

Félix Linaresek aurkeztutako saioak, gainera, Yon Gonzalez Luna aktorearen ibilbidea errepasatuko du.

Bestalde, Disneyren Dumbo pelikulako sekuentzia arrazistak hartuko ditu hizpide, eta, amaitzeko, zinema munduan ospea galdu ondoren berriz ere arrakasta lortu duten bost aktoreren ibilbidea azalduko du.

"La Noche de... El ritmo de la venganza" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.