Itxi

telebista

21:30ean

Pere Aragonès presidenteari elkarrizketa, gaur gauean, "12 Minutos" saioan

EITB Media

Arantza Ruiz kazetaria Generalitateko Jauregian elkartuko da Kataluniako Gobernuko presidentearekin, izendatu zutenetik Euskadin eskainiko duen lehen elkarrizketan.

  • Arantza Ruiz eta Pere Aragonès presidentea

    Arantza Ruiz eta Pere Aragonès presidentea. Argazkia: EITB Media.

Gaur gauean, Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak Pere Aragonès presidentea elkarrizketatuko du Generalitateko Jauregian, gaueko "Teleberri" albistegiaren ondoren ikusgai izango den "12 Minutos" saioan, 21:30ean.

Kataluniako presidente izendatu zutenetik, Pere Aragonèsek Euskadin eskaini duen lehen elkarrizketa da eta Arantza Ruiz kazetariak egun eguneko gai politiko ezberdinei buruz galdetuko dio. Kataluniako independentismoaren egungo egoeraz, ERC eta Junts Kataluniako gobernu-kideen arteko harremanaz eta Espainiako gobernuarekin ireki duten elkarrizketa mahaiaren bideragarritasunaz hitz egingo dute, besteak beste.

"12 Minutos" gaur izango da ikusgai 21:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.