Itxi

telebista

22:15ean

'El poder del dinero' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

Robert Luketicek zuzendutako informatika eta espioitzari buruzko thrillerra da, eta, besteak beste, Liam Hemsworth, Amber Heard, Harrison Ford eta Gary Oldman ditu protagonista.

  • Gary Oldman, Liam Hemsworth eta Harrison Ford

    Gary Oldman, Liam Hemsworth eta Harrison Ford

ETB2k El poder del dinero (Paranoia) informatikari eta espioitzari buruzko thrillerra eskainiko du ostiral gauean. Robert Luketicek zuzendutako lan honen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Liam Hemsworth, Amber Heard, Harrison Ford eta Gary Oldman.

Adam Cassidy (Liam Hemsworth) 26 urteko gazteak gorroto du Wyatt Corporation teknologia-konpainian egiten duen lana. Adiskide bati laguntzeko, sistema manipulatu eta gero, delitu federala leporatuko diote. Nicholas Wyatt (Gary Oldman) buruzagiak tratu bat proposatuko dio kartzela saihesteko: Jock Goddarden (Harrison Ford) konpainian sartzea, Wyatten mentore ohiarenean, eta espioi industrial gisa jardutea. Adamek onartu eta mailaz igotzea lortuko du azkar, bere baitan inoiz imajinatu ez dituen dohainak aurkituta. Bizitza perfektua lortuko du; bere lana maite du, Porsche bat dauka eta bere ametsetako neskarekin dabil. Baina ingurukoak traizionatzeko eskatuko diote.

Ez ezazu galdu El poder del dinero filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.