Itxi

telebista

22:15ean

Lituania, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Carolina Calvo kazetariak Lituanian bizi diren euskaldunen eskutik ezagutuko du herrialdea.

  • Carolina Calvo kazetaria.

    Carolina Calvo kazetaria.

Lituaniara egingo du bidaia gaur "Vascos por el Mundo" saioak. Carolina Calvo kazetariak herrialdeko hiri eta paraje ezberdinak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunen eskutik: Maria de Potestad, Lorea Campos, Rafael Palacio eta Adrián Andrés.

Herrialdea ezagutzeko lehenengo geldialdia hiriburua izango da, Vilna. 1323. urtean sortu zen eta UNESCOren gizadiaren ondarea da.

Gainera, Kaunas hiria eta Galvé lakuan kokatuta dagoen Trakai gaztelu-uhartea ezagutuko dituzte. Halaber, ez dute herrialdearen gastronomiaren ikurra diren cepelinai enpanadilla ospetsuak dastatu gabe utziko.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.