Itxi

2021/11/29

00:15

telebista

22:30ean

"Memoria Eraikiz" dokumental sorta gaurtik aurrera eskainiko da ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Lehen atala, 'Voces intimidadas', urte luzez mehatxupean, eskoltarekin eta anonimotasunean bizi izan ziren PP eta PSE alderdietako zinegotzien eta haien senitartekoen testigantzak bilduko ditu.

  • 'Las voces intimidadas' atalaren irudia

    'Las voces intimidadas' atalaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ETB1eko estreinaldiaren ondoren, ETB2k gaurtik aurrera eskainiko du "Memoria Eraikiz" dokumental sorta. Proiektu transmedia hau EITB eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren arteko aliantzaren baitan sortu da, memoria eta giza eskubideen sustapena bultzatzeko.

Atal bakoitzak gai ezberdin bat landuko du. Lehen atalak, Voces intimidadas, urte luzez mehatxupean, eskoltarekin eta anonimotasunean bizi izan ziren PP eta PSE alderdietako zinegotzien eta haien senitartekoen testigantzak bilduko ditu. Gainera, aditu eta politikari ohiekin egoeraren inguruko solasaldia egingo dute, euskal gizarteak egoera horren aurrean hartu zuen jarrera ulertzeko asmoz.

"Memoria Eraikiz" egitasmoak askatasun, berdintasun eta giza duintasun balioak leheneratzea eta sustatzea du helburu. New Media ekoiztetxeak sortutako proiektua da eta ETB2n eta eitb.eus-en astelehenero izango da ikusgai 22:30ean.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;