telebista
Erremontea
Binakako Erremonte txapelketako finala, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Urriza- Labaka eta Ansa II-Martirena bikoteek jokatuko dute norgehiagoka.
Gaur, abenduaren 30ean, Binakako Erremonte txapelketa finala jokatuko da Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Urrizak eta Labakak aurreko urtean irabazitako txapela defendatu beharko dute Ansa II-Martirena bikotearen aurrean. Finala zuzenean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Jaialdia 21:30ean hasiko da eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Juanenea- Aizpuru III bikoteek jokatuko duten lehen norgehiagoka ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
Iñigo Aiestaran, Iñaki Agirrezabala Matxin eta Ane Muruamendiaraz komentaristek egingo dute emanaldiaren zuzeneko kontakizuna.