Itxi

telebista

22:30ean

'7 minutos' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de…"n

EITB Media

Félix Linaresek, besteak beste, Jessica Chastain aktorearen ibilbidea errepasatuko du, zinemako muxu onenen inguruko erreportajea eskainiko du eta José Luis López Vázquez aktorea gogoratuko du, haren jaiotzaren 100. urteurrenean.

  • '7 minutos' pelikularen irudia

    '7 minutos' pelikularen irudia

Gaur gauean, Emakumearen Nazioarteko Egunean, "La Noche de…"k 7 minutos pelikula estreinatuko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako lan honetan, ehungintza lantegi bateko 300 langileren etorkizuna emakume talde baten eskuetan geldituko da, lantegia nazioarteko enpresa handi batek erosi ondoren. Jabe berriek langileen kanporatzearekin mehatxatu dituzte, bazkaltzeko daukaten 15 minutuko atsedenaldia 7 minututan murriztea onartzen ez badute. Emakume bakoitzaren istorio pertsonalek eta beharrek debatea piztuko dute eta haien arteko desadostasunek zailago jarriko dute erabakia hartzea. Michele Placido zinegile italiarrak gidatuta, Ambra Angiolini, Cristina Caportondi, Fiorella Mannoia, Maria Nazionale eta Ottavia Piccolok osatzen dute aktore zerrenda.

Saioak, gainera, aktore onenaren Oskar sariaren izendapena jaso duen Jessica Chastain aktorearen ibilbidea errepasatuko du. Halaber, Hollywoodeko muxu berezienen inguruko erreportajea eskainiko du eta José Luis López Vázquez aktorea gogoratuko du haren jaiotzaren 100. urteurrenean.

"La Noche de… 7 minutos" gaur izango da ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.