Itxi

telebista

22:30ean

'The Mauritanian' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan

EITB Media

Horrez gain, Daniel Day-Lewis aktorearen urtebetetzea ospatuko dute, eta bikingoek zineman izan ohi duten irudia aztertuko dute.

  • 'The Mauritanian' pelikularen irudia

    'The Mauritanian' pelikularen irudia

Gaur gauean, The Mauritanian (2021) pelikularen estreinaldia eskainiko du "La Noche De…" zinema saioak. Kevin Macdonald dugu zuzendaria, eta Tahar Rahim, Jodie Foster, Shailene Woodley eta Benedict Cumberbatch, berriz, protagonista nagusiak. Benetako gertaeretan oinarrituta, Mohamedou Ould Slahi izeneko Mauritaniako gizonezko baten istorioa du oinarri. 14 urtez egon zen Guantánamon, haren kontrako kargu ofizialik gabe.

Pelikularen emanaldiaren aurretik, Félix Linaresek aurkezten duen tartean, Daniel Day-Lewis aktorearen urtebetetzea ospatuko dute. Izan ere, 65 urte beteko ditu aste honetan, eta zinema munduan erretiroa hartu zuenetik non bizi den kontatuko digute Dónde está... izeneko atalean.

Bikingoek zineman izan ohi duten irudia ere aztertuko du astearteko saioak. Egia al da bikingoen inguruan kontatzen digutena? Egia al da denak ilehoriak eta begi argikoak zirela? Kaskoetan adarrak zeramatzaten eta arpilatzean baino ez ziren aritzen? Verdades y mentiras atalean argituko dute.

Azkenik, euskal jatorria duten Hollywoodeko zenbait izarren izenak ere emango dituzte, Los vascos conquistan Hollywood sekzioan.

"La Noche de... The Mauritanian" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.