Itxi

telebista

22:20an

Donibane Lohizuneko Zesta All Star torneoaren finala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Erkiaga-Aimar eta Tambourindeguy-Lopez bikoteek jokatuko dute final handia.

  • Zesta All Star txapelketako irudi bat

    Zesta All Star txapelketako irudi bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Erkiaga-Aimar eta Tambourindeguy-Lopez bikoteak Donibane Lohizuneko Zesta All Star torneoaren finala jokatuko dute gaur, eta 22:20an izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Xabier Euzkitzek eta Antxon Alberdik egingo dute partidaren kontakizuna.

Iparraldean oihartzun handia izan duen txapelketa da eta munduko puntista onenak parte hartuko dute. Winter Series txapelketan ekindako bideari jarraiki, EITBk zesta puntaren alde egin duen apustua berretsi eta Euskal Herrian sortzen diren aukeren bultzatzaile eta aliatu izan nahi du.