Itxi

telebista

22:15ean

Umore ona eta ustekabekoak lagunartean, ostiralero, "En Kuadrilla" ETB2ko saio berrian

EITB Media

Umore ona, giro bikaina eta sorpresa ugari, 22:15etik aurrera, Klaudio Landa eta zortzi lagunen eskutik.

  • Klaudio Landak gidatuko du "En Kuadrilla" saio berria

    Klaudio Landak gidatuko du "En Kuadrilla" saio berria. Argazkia: EITB Media

ETB2k gaur estreinatuko du "En Kuadrilla" saio berri eta dibertigarria, Klaudio Landa zeremonia-maisu onenaren eskutik. Zortzi laguneko taldea protagonista izango dituen talk show honetan umore ona, giro aparta, hurbiltasuna, freskotasuna eta solasaldi lotsabakoak nagusituko dira. Gonbidatu koadrilak hainbat gairi buruz hitz egingo du ostiralero eta euren esperientzia eta bizipen pertsonalak azalduko dituzte. Sorpresaz eta ustekabeko momentuz beteta etorriko da saioa, baita solaskideentzat ere.

Lehenengo atalean, Klaudio Landak gai unibertsal bat planteatuko du, familia; eta gure kolaboratzaile taldeak zeresan ugari izango du solasaldian. Gainera, gaur gauean, "En Kuadrilla" saioak emozio ugari sortaraziko dituzten istorioak ekarriko ditu: ezkontza eskaera bat; urtebetez semearekin hitz egin ez duen aita baten adiskidetze nahia; diskoteketara bilobarekin irteten den amonaren bizipenak; musika-emanaldiak, barreak, malkoak...

Osagai askoko koktel honekin, Klaudio Landa aurkezlea Talk Show generora itzuliko da. Gainera, Xabin Fernandez DJ lanetan izango dute platoan, eta une zirraragarri eta hunkigarri horiei guztiei zuzeneko musika jarriko die.

'En Kuadrilla' saioa berriaren irudia

'En Kuadrilla' saioa berriaren irudia

Zer plan hobeagorik ostiral gauerako "En Kuadrilla" saioarekin lotzea baino, ETB2n eta eitb.eus-en 22:15ean hasita.