Itxi

telebista

22:15ean

"En Kuadrilla" saioak ezkontza bat ospatuko du platoan gaur gauean

EITB Media

Saio osoa maitasunaren ingurukoa izango da. Besteak beste, zita berezi bat eta bikoteen arteko hainbat sorpresa izango dituzte, horietako batek, gainera, Javi Sierra sukaldaria eta bere emaztea izango ditu protagonista.

  • Ezkontza "En Kuadrilla" saioan

    Ezkontza "En Kuadrilla" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Klaudio Landak aurkeztutako "En Kuadrilla" saioa oso berezia izango da eta ekitaldi garrantzitsu bat izango dute: ezkontza bat ospatuko dute platoan. Lehen saioan ikusgai izan zen ezkontza eskaeraren ondoren, bi aste geroago, ikus-entzuleek bi protagonisten arteko konpromisoa ikusiko dute.

Saio osoa maitasunaren ingurukoa izango da eta ezkontzaz gain, beste hainbat sorpresa ere izango dituzte: elkar ezagutzen ez diren partaideen arteko zita, bere emazteari dantza-klaseak jaso ondoren sorpresa bat emango dion senarra, maitasunak bultzatuta bere ohiturak aldatu dituen gizona eta ETBko Javi Sierra sukaldariari emazteak emango dion sorpresa.

"En Kuadrilla" ostiralero izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.