Itxi

telebista

22:30ean

Annie, Iri eta Sara protagonista, gaurko "El Conquis"en

EITB Media

Patxi Alonsok aurkeztutako saioak abenturako azken hiru kanporatuak hartuko ditu eta finalaren aurrerapen irudiak eskainiko ditu.

  • Iri eta Sara lehiakide kanporatuak.

    Iri eta Sara lehiakide kanporatuak.

"El Conquistador del Caribe" saioaren 18. edizioko lau finalistak erabaki dira asteleheneko atalean. Linek, banbuen duelu gogorra gainditu ondoren, Arruti, Aini eta Jokin lehiakideekin batera lortu du ikurrina eskuratzeko borrokan jarraitzea. Asteazken honetan, Patxi Alonsok aurkeztutako "El Conquis" saioak kanpamenduan gertatzen ari den guztiaren berri emango du eta aurtengo finalaren aurrerapen irudiak eskainiko ditu.

Horrez gain, abenturako azken hiru kanporatuak izango dituzte gonbidatu: Iri, Sara eta Annie. Anniek ez zuen immunitate jokoa egin eta zuzenean joan zen etxera. Irik eta Sarak, ordea, duelua galdu zuten Lineren kontra. Irik bere lehiakideen izendapena jaso zuen, Sararena ere bai. Bien arteko adiskidetasun harremana amaitu ote da? Linek, bere aldetik, espero ez zuen Jokinen izendapena jaso zuen. Zer gertatuko da kanpamenduan berriz elkar ikusten dutenean?

Eider, David, Eneko, Durana, Raul, Seleta, Andrea, Aitzol, Nahia, Nakor, Binbi eta Unai konkistologoek finalisten ardurak eta nahiak aztertuko dituzte final handiaren atarian. Gainera, sorpresak egongo dira. Izan ere, medikuak kanpamendura bisita egin beharko du azken orduan. Nor artatuko ote du?

Oizeder eta Ismaren Set Gaztean Conquis komunitateak bere tokia izango du. Gainera ikus-entzuleek euren lehiakide faboritoaren alde botoa emateko aukera dute. Datorren astean, uztailaren 7an, egingo da publikoaren faboritoaren gala.

"El Conquis" gaur gauean izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

"El Conquistador del Caribe", audientzia-buru

"El Conquistador del Caribe" finalaren aurreko atala eguneko saiorik ikusiena izan da Euskadin eta asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa lortu du % 23,4ko audientzia-zatiarekin. Julian Iantzik eta David Secok aurkeztuta, 278.000 ikus-entzuneko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.

Horrez gain, 18.000 pertsonek ikusi dute saioaren emisioa streaming bidez eta sare sozialetako erabiltzaileek ere gertutik jarraitu dituzte abenturako nondik norakoak: #conquis24ETB joera izan zen Twitterren estatu mailako rankingean bigarren postua eskuratuz 4.300 txio baino gehiagorekin.