Itxi

telebista

22:30ean

'Una familia en apuros', gaurko "La Noche de..." saioan ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Udako amodioak eta igeriketan arrakasta lortu zuten zinema izarrak izango dira programaren edukietako batzuk.

  • 'Una familia en apuros'

    'Una familia en apuros' filmeko irudi bat

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Una familia en apuros Adrien Piquet-Gauthierrek zuzendutako komedia frantziarra eskainiko du, aitona-amonen arteko eztabaida handi bat ardatz duena.

Halaber, aurretik, Elizabeth Berkley aktoreaz eta bere bikotekideaz hitz egingo dute Amores de verano atalean. Eta Viajes de película tartean, berriz, Balear Uharteak bisitatuko dituzte. Esate baterako, Wachowski ahizpak maitemindu zituen hondartza eta Eivissa ondoko uhartetxo txikia erakutsiko dituzte. Antza, irla txiki honetan plater hegalariak eta fenomeno bitxiak ikusi dituzte.

Gainera, "La Noche de..." saioak, kameren aurrean jarri aurretik igeriketan arrakasta handia izan zuten sei zinema izar nabarmenduko ditu.

Gaur izango da ikusgai "La Noche de... Una familia en apuros" 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.