Itxi

telebista

22:15ean

Turin, gaur gauean “Vascos por el Mundo” saioan

EITB Media

Germán Martínez erreportariak eta Iñaki Esteban kamera-operadoreak Italiako iparraldera, Piamonte eskualdera, bidaiatuko dute.

  • Italia ezagutuko du aste honetan "Vascos por el Mundo" saioak

    Italia ezagutuko du aste honetan "Vascos por el Mundo" saioak

"Vascos por el Mundo" saioko taldeak Turinen barrena bidaiatuko du gaur gauean. Taldera batu berri den Germán Martínez erreportariak eta Iñaki Esteban kamera-operadoreak eskualdeko bazterrak zeharkatuko dituzte, Italiako hiri garrantzitsu honen historia, gastronomia eta bitxikeriak ezagutzeko. 

Ibilbide honetan, Turinen bizi diren Maite Landaluce, Asier Erdozain, Gaizka Martínez eta Nagore Baroja izango dituzte bidelagun. Hauek Piazza San Carlos, Mole Antonellina edo Arrantzaleen Uhartea bezalako tokiak erakutsiko dituzte, eta gastronomiaz gozatzeko geldialdiren bat ere ez da faltako. 

"Vascos por el Mundo" saioa gaur ikusi ahal izango da, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.