Itxi

telebista

21:15ean

Zea Mays taldearen kontzertua "Lau teilatu" saioan

EITB Media

Ilaski Serranok gidatuta, Bilboko Euskalduna Jauregiko teilatuan izango da Aiora Renteriaren taldearen emanaldia

0:31
Aiora Renteria, Zea Mays taldearen abeslaria,

Gaur gauean, "Lau teilatu" saioren atal berri bat emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Honako honetan, Zea Mays talde bilbotarraren kontzertu berezia izango da ikusgai 21:15ean. Garai berezia da beraientzat, izan ere, 25 urte bete dituzte oholtza gainean. Euren hirian, Bilboko Euskalduna Jauregiko teilatutik, musikaren energiaz eta ahotsaren indarraz, kontzertu berezia eskainiko dute. Emanaldian taldearen melodia ezagunenak izango dira entzungai, tartean, "Kea", "Kemena", "Adore", "Elektrizitatea, "Atera", "Kuraia", "Itsasoa", edota "Negua joan da ta" abestiak.

Gainera, Ilaski Serranok Aiora Renteriarekin luze eta zabal hitz egiteko tartea hartuko du. Elkarrizketan, taldearen ibilbideaz solastatuko dira, eta azken urteotako ezohiko bizipenak ekarriko dituzte gogora.