telebista
Audientzia
Marijaiaren harrerak audientzia datu historikoak lortu ditu ETBn
EITB Media
Zuzeneko emanaldiak lidergoa izan du % 20,4ko audientzia-zatiarekin, azken 16 urteetako markarik onena.
-
Marijaia 2022. Argazkia: EFE
Bilboko Aste Nagusiari hasiera eman zion Marijaiaren harreraren zuzeneko emanaldiak audientzia bikaina lortu zuen larunbat arratsaldean. Saioa bere ordu tartean liderra izan zen % 20,4ko audientzia-zatiarekin, azken 16 urteetako daturik onena eskuratuz. Halaber, 171.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Itziar Lazkano aktorea da 2022ko Aste Nagusiko pregoilaria, eta Iratxe Palacios Tintigorriko konpartsakidea, aurtengo txupinera; elkarrekin, Arriagako balkoira atera ziren, eta, Marijaiarekin batera, jaiari hasiera eman zioten. Ekitaldiaren kontakizuna Kaitin Allende eta Ander Iribar esatariek egin zuten; eta Egoitz Txurruka eta Soraya Vegas berriemaileek Arriaga Antzokiaren barrualdean eta kanpoaldean bildutako lagunak elkarrizketatu zituzten.