Itxi

telebista

22:30ean

Gizarte aldaketaren eragile diren emakumeak protagonista gaurko "Aquí y Ahora" saioan

EITB Media

Eider Hurtadok hainbat alorretako emakume erreferenteak elkarrizketatuko ditu, gizarte berdintzaile baten alde bere bidea egin dutenak.

  • Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidentea

    Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidentea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Noraino heltzen da emakumeen pisua? Zein gaitasun dute gure gizartea aldatzeko? Gaur gauean, "Aquí y Ahora" saioak emakumeek gure gizartea aldatzeko duten indarraz hausnartuko du. Eider Hurtado zuzendari eta aurkezleak gizartearen hainbat alorretan nabarmendu diren emakumeak elkarrizketatuko ditu La ola del cambio erreportajean. 

Erreferenteak diren emakumeen istorio pertsonalak ezagutuko ditu, historikoki gizonen esku egon diren sektoreetan nabarmendu direnak. Kulturaren alorrean, Aurora Beltran Tahúres Zurdos taldeko abeslari eta gitarristarekin arituko da Eider Hurtado. Musikaren industrian, oraindik ere, lanen % 20 besterik ez da emakumezkoen sorkuntza. Zineman ere, antzeko egoera bizi dute, eta horren inguruan arituko dira Lara Izagirre zinemagile bizkaitarrarekin.

Tradizio handiagoko alorretan, gastronomian eta kiroletan, emakumeek duten tokia bigarren mailakoa da. Zuriñe Garcia Michelin izarra duen sukaldariak eta Patricia Espinar pilotariak emakumeen egoeraz hitz egingo dute, eta soldata arrakalari buruz arituko dira.

Bestalde, zientzian eta enpresan gauzak aldatzen ari diren emakumeekin arituko dira: alde batetik, Maria Mellen neurozientifikoa eta, bestetik, Ikerbasque 2019 saria jaso zuen Maia Garcia-Vergniory Fisikako doktorea elkarrizketatuko dituzte.

Emakume erreferente hauek gazteen artean zabaltzen ari den aldaketaren aitzindariak dira. Emakume gazte edo change makers hauekin arituko dira, feminismoa, ekologismoa edo bestelako mugimenduetan borrokan dabiltzan ekintzaileekin.

"Aquí y Ahora" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.