telebista
22:15ean
Cabo Verdera joango da bisitan gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioa
EITB Media
Afrikako artxipelago honetan bizi diren lau euskaldun izango ditugu bidelagun: Laura Sanz (Donostia), Robert Burnier (Baiona), Paula Pie de Lobo (Lasarte-Oria) eta Gonzalo Alvarez (Bilbao).
-
Cavo Verde, Vascos por el Mundo. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Afrikara joko du aste honetan "Vascos por el Mundo" saioak Cabo Verde bisitatu asmoz. Atlantiko ozeanoan kokatuta dagoen hamar irlez osatutako artxipelagoa ezagutzera emateko ardura izango dute Joana Etxabe erreportariak eta Jorge Claver kameralariak, bertan bizi diren lau euskaldunen eskutik: Laura Sanz (Donostia), Robert Burnier (Baiona), Paula Pie de Lobo (Lasarte-Oria) eta Gonzalo Alvarez (Bilbao).
Kontraste handiko herrialdea da Cabo Verde: paisaia berde eta hostotsuak batetik, leku lehorrak bestetik, Salinas desertua adibidez. Palmeira eta Pedro de Lume bezalako herri ederrak bisitatuko dituzte, eta Santa Mariako hondartza ikusgarriak zeharkatuko dituzte. Santiagoko irlara ere joango dira.
"Vascos por el Mundo" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.