Itxi

telebista

22:30ean

'Especiales' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de.."n

EITB Media

Saioak gainera, Viggo Mortensen eta Olivia Newton-John aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko dizkigu eta Donostiaren iraganeko irudi ikusgarriak erakutsiko dizkiguten bi film erakutsiko ditu.

  • 'Especiales' filmaren irudia

    'Especiales' filmaren irudia

"La Noche de…" saioak Especiales (Hors Normes, 2019) filmaren estreinaldia eskainiko du gaur gauean. Olivier Nakaché eta Eric Toledano zinegileek idatzi eta zuzendutako pelikulak Donostia Zinemaldiaren Publikoaren Saria irabazi zuen, eta autismoa duten haur eta nerabeekin lan egiten duten bi gizonen istorioa dakar. Vincent Cassel eta Reda Kateb aktoreak dira protagonistak eta benetako gertakarietan oinarrituta dago.

Saioak gainera, Viggo Mortensenen ibilbidea errepasatuko du eta Olivia Newton-John aktoreari omenaldia eskainiko dio. Bestalde, Donostiaren iraganeko irudi ikusgarriak eskainiko dizkiguten bi film erakutsiko dizkigu Félix Linaresek aurkeztutako saioak.

"La Noche de… Especiales" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.