telebista
22:30ean
'El caso Willingham' filmaren estreinaldia, gaur gauean "La Noche de..."n
EITB Media
Felix Linaresek gidatutako saioak, gainera, Julia Roberts eta Jamie Lee Curtis aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.
-
'El caso Willingham' filmaren irudia
"La Noche de..." saioak El caso Willingham (Trial by fire, 2019) filmaren estreinaldia eskainiko du gaur telebistan. Benetako gertakarietan oinarrituta, Cameron Todd Willinghamen kasua hartzen du hizpide: eragindako sute batean bere hiru alabak hiltzeagatik heriotza zigorrarekin kondenatu zuten gizona. Edward Zwick zinemagileak gidatuta, Jack O'Connell eta Laura Dern aktoreak dira protagonistak. Felix Linaresek filmazioaren datu guztiak emango ditu pelikularen emanaldiaren aurretik.
Horrez gain, bi aktore ezagunen ibilbidea errepasatuko du: batetik, Julia Roberts, bere 55. urtebetetzearen harira; eta bestetik, Jamie Lee Curtis. Halaber, senide ospetsuak dituzten Hollywoodeko izarren hainbat adibide eskainiko ditu.
"La Noche de… El caso Willingham", gaur 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.