Itxi

telebista

22:30ean

Bertuteei buruzko "Las Siete Virtudes Capitales" saio berezia, Borja Lazarori eskainia, gaur, ETB2n

EITB Media

Orain arte, Mikel Santiago idazlea krimenen egileen adimenean sartu da, gertaera bakoitza zazpi bekatu nagusietako batekin identifikatuz. Atal berezi honetan, duela zortzi urte desagertu zen Gasteizko gaztearen familiaren bertutea aztertuko du.

  • "Las Siete Virtudes Capitales" berezia

    "Las Siete Virtudes Capitales" berezia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Mikel Santiagok ETB2n gidatzen duen "Los Siete Pecados Capitales" saioak zazpi bekatu nagusietako bakoitzarekin identifikatzen den krimen bat aztertu du psikologia forentsearen ikuspuntutik. Gaurko saioa, ordea, bestelakoa izango da. Bertuteei erreparatuko die. Hain justu, duela zortzi urte desagertu zen Borja Lazaro gasteiztarraren kasua hartuko dute oinarri. Halako gertaera baten aurrean sortzen den minaz eta kalte psikologikoaz mintzatuko dira.

Ana, Borjaren ama, pazientziaren eredu da. Desagertutako semea aurkitzeko esperantzak bizirik dirau Anarengan, baita Borjaren lagunengan ere. Te esperamos, Borja leloa daraman kamiseta da horren erakusgarri.

"Las Siete Virtudes Capitales" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.