Itxi

telebista

19. edizioa

"El Conquistador del Caribe"ren eskalatzeko proba bat guztion eskura, igandean, Bilbon

EITB Media

ETB2ko reality arrakastatsuaren itzuleraren karietara antolatu da ekitaldia, La Concordia geltokiaren aurrean dagoen Emakumeen plazan, 12:00etan. Zazpi metroko dorrea eskalatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bertan izango dira Julian Iantzi, Lur Errekondo eta Patxi Alonso, besteak beste.

  • "El Conquistador del Caribe"ren 19. edizioa hasiko da urtarrilaren 9an

    "El Conquistador del Caribe"ren 19. edizioa hasiko da urtarrilaren 9an

Datorren astelehenean, urtarrilak 9, estreinatuko da "El Conquistador del Caribe" saioaren 19. edizioa ETB2n eta eitb.eus-en. Ikus-entzunezko reality ikusgarrienari merezi duen harrera egiteko, denboraldi berriko nobedadeak ezagutu bezperan, erronka gisako ekitaldi berezia egingo da Bilboko La Concordia geltokiaren aurrean dagoen Emakumeen plazan. Bertaratzen direnek abenturako lehiakide sentitu ahal izango dira: zazpi metroko dorre bat muntatuko da eta berau eskalatzeko aukera izango dute. 

Eguerditik aurrera abian izango den jai giroko ekimen honetan parte hartuko dute Julian Iantzi eta Lur Errekondo saioaren aurkezleek, Patxi Alonso "El Conquis" debatearen gidariak eta lehiakide izandako batzuek. 

Urtero bezala, bi hitzordu izango ditugu "El Conquistador del Caribe" saioarekin astero: astelehen gauetan abenturaren nondik norakoak biltzen dituen atala ekarriko digute Julian Iantzik eta Lur Errekondok; asteazken gauetan, Patxi Alonsok zuzeneko eztabaida saioa gidatuko du EITBren Miramongo platotik. Bertan, realityan gertatzen ari dena aztertuko du kanporatutako lehiakideen eta adituen laguntzaz. Halaber, ikusi gabeko irudiak eta hurrengo atalaren aurrerapena eskainiko ditu esklusiban.