Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

Gaurko eduki nabarmenak

EITB Media

ETB1en Izaro Iraeta eta Imanol Artola aurkezleak "Biba Zuek!" saioan, "Go!azen" telesaileko 8.atala eta pilota partidak "ETB Kantxan"; bestalde, "El Cambio" atal berria ETB2n.

  • "Go!azen"

    "Go!azen"

"Biba Zuek!" – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Izaro Iraeta eta Imanol Artola aurkezleak izango dira programako gonbidatuak. Donostiako eta Azpeitiko danborraren inguruko saio bereziak aurkezteaz arduratuko da bikoa. Lehen orduan, Txinako urte berria izango dute hizpide, untxiaren urtea izango da eurentzat.

 

"Go!azen" – 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Atal honetan Elik eta Garazik Oierri buruz ikertzen jarraituko dute. Bestetik, Basakabiko gazteek Oierrek gaztetan lurperatu zuen hura aurkitzeko saiakera egingo dute eta kamerak saihestu beharko dituzte. Gainera Iker Laurobaren "Uda" abestia abestuko dute.

 

"ETB Kantxa: Pilota" – 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Bi pilota partida emitituko dira Urdulizeko pilotalekutik: Binakako Txapelketan Ezkurdia-Martija/Irribarria-Zabaleta eta Binakako Promozio Txapelketan Egiguren V-Erostabe/Salaberria-O.Etxeberria.

"El Cambio" – 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en

Hondakinen arazoari helduko diote "Todo lo que nos sobra" izeneko atal berrian. Bertan zaborraren bidaia erakutsiko dute. Nola kudeatzen dugun eta nola birziklatzen dugun zati bat, oraindik zabortegietan amaitzen duen frakzio bat egotea saihestu ezinik.