telebista
Programazioa
Igandeko eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
EITB Media
ETB1en "Herri kirolak: Urrezko Aizkolariak", "ETB Kantxa: pilota" eta "Herri Txiki, Amerika Handi"; bestalde, "Vascos por el Mundo: Basilea" ETB2n.
"Herri kirolak: Urrezko Aizkolariak" – 12:00etan, ETB1 eta eitb.eus-en
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa emitituko da, Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek aurkeztuta.
"ETB Kantxa: Pilota"– 16:55ean, ETB1 eta eitb.eus-en
Bi pilota partida jarraitu ahal izango dira Etxebarriko frontoitik: Binakako Promozioan Agirre-Iztueta/Bakaikoa-Morgaetxebarria eta Binakako Txapelketan Jaka-Aranguren/Peña II-Eskiroz.
"Herri Txiki, Amerika Handi" – 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Yosemiten (Kalifornia) hasiko dute saioa eta, bertan urrea bilatzen ibili ondoren, Las Vegasera iritsiko dira. 51 Eremua eta Arroila Handia bisitatuko dituzte eta Bakersfield herrian ere izango dira. Hori guztia eta gehiago, bertan bizi diren euskaldunen laguntzaz, noski.
"Vascos por el Mundo: Basilea" – 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en
Aste honetan Suitzako Basilea hiria bisitatuko dute bertan bizi diren euskaldunak ezagutzeko. Basilea bertako hiriburu kulturala eta bigarren potentzia ekonomikoa da, kontrastez beteriko hiria. Eñaut Zuazo kazetari berriak gidatuko du saioa, Jorge Claver kamera operadorearekin batera.