Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!" eta "El Conquistador del Caribe", gaur, ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Gaztea Sarien aurtengo edizioaren inguruko xehetasunak eta enbor-jokoen inmunitate proba egongo dira egungo edukien artean.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia "Biba Zuek!" saioan.

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia "Biba Zuek!" saioan.

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Martxoaren 2an Gaztea Sarien gala izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Julen Telleria eta Ainhoa Vitoriak aurtengo edizioaren ezaugarri guztiak azalduko dituzte asteleheneko "Biba Zuek" saioan.

Lehenengo atalean, gaixotasun arraroen inguruan arituko dira. Gaixotasun arraroak dituzten hainbat lagunen errealitatea bertatik bertara ezagutuko dute.

 

"El Conquistador del Caribe" – 22:40an ETB2n eta eitb.eus-en

 Enbor-eskaileren inmunitate jokoak taldeak aupatu edo hondoratuko ditu, eta parte-hartzaileek saioan izan dezaketen jarraipena izango dute jokoan. Gainera, azken aukeraren aurrean egon daiteke talde berdea.