Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!" eta "Akelarre", gaur, osteguna, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Xabier Madariaga izango dute gonbidatu Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak "Biba Zuek!" saioan, "Abiapuntua" programaren bigarren denboraldiaren estreinaldiaren egunean bertan.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

ETB1eko "Abiapuntua" saioaren bigarren denboraldiaz arituko dira gaur Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, estreinatzen den egun berean. Xabier Madariagak aurkeztutako saioak gai desberdinekin lotutako errealitateak ezagutuko ditu astero, sei gazte ezberdinekin.

Lehen orduan, berriz, aste honetan izan den Endometriosiaren Nazioarteko Egunari erreparatuz, gaitza duten bi emakumerekin eta ginekologo batekin mintzatuko dira.

"Akelarre" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en

Lau gonbidatu izango ditu aste honetan Valeria Rosek "Akelarre" saioan: Mikel Idoate, pilotari ohia eta "ETB Kantxa" saioko esataria gaur egun; Natalia Arroyo, Realeko entrenatzailea;  Juanma López Iturriaga, saskibaloi jokalari ohia eta aurkezlea; eta Iñigito Txapelpunk, abeslaria.