albistea
13:30ean
Euskal txerri azpizuna, 'Oihaneder bere saltsan' saioan
A.H.
EITB
Aizpea Oihanederrek gainera, kuia plantxan kimuekin prestatuko du.
-
Aizpea Oihaneder. EITB
'Oihaneder bere saltsan' saioak bi errezeta berri aurkeztuko dizkigu astelehen honetan. Hasteko, euskal txerri azpizuna sagar purearekin eta fruitu lehorrekin prestatuko du sukaldariak eta horretarako, bi azpizun, oliba olioa (100 g), piperrautsa, gatza, pistatxoak (50g), pinaziak (50 g), abrikot-orejoiak (50 g), ekilore olioa (20 g) eta mahaspasak (20 g) beharko ditu. Osagai horiekin lau pertsonentzako txerri azpizun platera egingo du Aizpea Oihanederrek eta sagar purea gehituko dio. Pure honek oinarrian, 500 g Granny Smith sagar zuritu eramango, du 150g azukre eta 200 g sagardo.
Eguneko bigarren errezeta, kuia plantxan kimuekin izango da, eta prestatzeko, kuia, kimua, Idiazabal gazta eta gatza beharko ditu Aizpea Oihanederrek.
'Oihaneder bere saltsan' astelehenean emitituko da goizeko 13:30etik aurrera ETB-1em.