Itxi

albistea

Kirola

Futbol Liga, Euskal Telebistan

A.H.

EITB

ETBK Sat-eko 'Tribuna Gol' saioak lehengo liga jardunaldiaren irudirik onenak eta euskal taldeei buruzko laburpenak eskainiko ditu.

  • Futbola. Argazkia: EFE

    Futbola. Argazkia: EFE

Futbol Liga profesionala asteburu honetan hasi da eta Euskal Telebistak lehenengo jardunaldi honen gaineko jarraipen gertua egingo du. ETBko saioek, irudirik onenak, eta golik eta jokaldirik ikusgarrienak eskainiko dituzte, beti ere, euskal taldeei arreta berezia jarriz.

'Tribuna Gol' saioak, Deportivo- Osasuna partidaren laburpena eta lehen jardunaldiari buruzko azterketa eskainiko ditu gaur Jose Ituarteren eskutik. 'Tribunak Gol' 22:30etik aurrera eskainiko da ETBK Sat katean.